GureWiki > Ezagutza partekatzen / Compartiendo conocimiento
GureWiki: "Ezagutza partekatzen / Compartiendo conocimiento"
GureWiki > Ezagutza partekatzen / Compartiendo conocimiento > Lauaizeta ikastola > Informatika 4.2 > Astelehen arratsaldea

    Lehenengo ekintzak

     

    Bazkaldu ondoren, bainujantzia eta toailak hartu eta autobusetan igo ginen arratsaldeko ekintzak gauzatzera joateko. Ikaskideak bi taldetan banatu ginen, bakoitza autobus batean muntatuz. Lehen taldeak bidai luzeagoa egin zuen ibaian gora, rafting egiteko asmotan. Bigarrena ordea, bide erdian gelditu zen "multiabentura" izenekoa egiteko.

     

    Rafting

     

    Prestakuntza

     

    IMG_5672.JPGTxalupetan montatu aurretik, 6-8ko taldeetan banatu ginen eta talde bakoitzari monitore bat  egokitu zitzaigun.

     

    Neoprenoak, txalekoak, kaskoak, eskarpinak...jantzi eta jarraian bakoitzak bere arrauna gainean zeramala, autobusean sartu eta ibilbidearen hasierara joan ginen.

     

     

     

     

     

    Jaitsiera

     

    Iristerakoan, bakoitzaren monitoreak azalpen azkar bat eman eta uretan murgildu ginen. Zortzi kilometroko jaitsierari ekin genion, ur- geldoko eta ur-lasterreko eremuak tartekatuz. Ur izoztuz blai bukatu genuen. 

    Multiaventura

     

    Hiru ekintza ezberdin egin genituen:

     

    Orientazioa:

     

    brujula-1.jpg5eko taldeetan banatu eta bakoitzari ipar-orratz bat eman ziguten. Horren laguntzaz letra batzuk aurkitu behar genituen eta haiekin bururatzen zitzaigun hitz luzeena osatu behar genuen

     

     

    Arku-tiroa

    tiro-con-arco.jpgOrientazioa bukatu ondoren, arku-tiroa praktikatu genuen. Azalpenaren ondoren, bakoitzak hiru tiro bota zituen.

     

     

     

     

     

     

    Mountain bike:

     

    ruta+bicicleta+mountain+bike+madrid.jpg

    Bukatzeko, bakoitzak bizikleta batekin (egoera txarrekoak) paseotxo bat eman genuen. Ibilbidearen amaieran egurrezko egitura batera igo ginen, non ikuspegi miresgarriak zeuden: lakua...

     

     

     

     

    Aterpetxea:

     

    Ekintzak burutu ondoren, aterpetxera bueltatu ginen eta bertan denbora librea pasa ondoren, afaltzeko ordua iritsi zen. 

    Webgune hau MindTouch Core "DekiWiki" software askearekin dabil

    Hemengo edukiak Creative Commons BY-NC-SA baimen baten mende daude