GureWiki > Ezagutza partekatzen / Compartiendo conocimiento
GureWiki: "Ezagutza partekatzen / Compartiendo conocimiento"
GureWiki > Ezagutza partekatzen / Compartiendo conocimiento > Sagargintza > Sagar-motak
    Aurkibidea
    1. 1. Sagar motak
        1. 1.1.1. ABALIA
        2. 1.1.2. AGIN AZPI
        3. 1.1.3. AGOR MOKOTE
        4. 1.1.4. ALDAKO SAGARRA
        5. 1.1.5. ALE HAUNDI
        6. 1.1.6. ALEMAN SAGARRA
        7. 1.1.7. ALTZA SAGARRA
        8. 1.1.8. ALTZOLA MAKATZA
        9. 1.1.9. AMABIRJIN SAGARRA
        10. 1.1.10. ANDOAIN SAGARRA
        11. 1.1.11. ANDRA MARI
        12. 1.1.12. ANIXA
        13. 1.1.13. AÑARBE
        14. 1.1.14. ARITZA
        15. 1.1.15. ARJENTINO SAGARRA
        16. 1.1.16. AIA SAGARRA
        17. 1.1.17. AZALAIN
        18. 1.1.18. AZILOKA
        19. 1.1.19. AZKONETA
        20. 1.1.20. BIZKAI SAGARRA
        21. 1.1.21. BOSKANTOI
        22. 1.1.22. BULANOA
        23. 1.1.23. BURGO GORRI
        24. 1.1.24. BURNI MAKATZA
        25. 1.1.25. BURNI SAGARRA
        26. 1.1.26. BUZTIÑA
        27. 1.1.27. ERREGE GAXI
        28. 1.1.28. ERREGE SAGARRA
        29. 1.1.29. ERREZIL GORRI
        30. 1.1.30. ERREZILA
        31. 1.1.31. FRANTZES SAGARRA
        32. 1.1.32. GABIRI GORRI
        33. 1.1.33. GAZI HAUNDI
        34. 1.1.34. GEZA GORRI
        35. 1.1.35. GEZA MIÑA
        36. 1.1.36. GEZA ZURI
        37. 1.1.37. GOIKOETXEA SAGARRA
        38. 1.1.38. GOLDEN
        39. 1.1.39. JAPONESA
        40. 1.1.40. JOSEFA
        41. 1.1.41. KAMUESA
        42. 1.1.42. KANDELA
        43. 1.1.43. KANPANDOJA
        44. 1.1.44. KISKUR
        45. 1.1.45. LIBRA SAGARRA
        46. 1.1.46. LIMOI SAGARRA
        47. 1.1.47. LOISTIN
        48. 1.1.48. MAMULA
        49. 1.1.49. MANTTONI
        50. 1.1.50. MARTIKU
        51. 1.1.51. MAXIMELA
        52. 1.1.52. MENDIOLA SAGARRA
        53. 1.1.53. MERABI SAGARRA
        54. 1.1.54. MERKALIN
        55. 1.1.55. MOKOTE
        56. 1.1.56. MUNDUATE
        57. 1.1.57. MUNIELA
        58. 1.1.58. NAPARRA ANDOAIÑA
        59. 1.1.59. ORU SAGARRA
        60. 1.1.60. OSTRO BELTZA
        61. 1.1.61. PALAZIO
        62. 1.1.62. PATZUOLA
        63. 1.1.63. PELESTIN
        64. 1.1.64. PERIKO
        65. 1.1.65. PIKU SAGARRA
        66. 1.1.66. PILLASO
        67. 1.1.67. POTROKILO
        68. 1.1.68. REÑETA GORRI
        69. 1.1.69. SAGAR BELTZA
        70. 1.1.70. SAGASTUME
        71. 1.1.71. SALTXIPI
        72. 1.1.72. SALUATE
        73. 1.1.73. SAN FRANZISKO
        74. 1.1.74. STARKING
        75. 1.1.75. TXALAKA
        76. 1.1.76. TXORI SAGARRA
        77. 1.1.77. TXURTEN LUZE
        78. 1.1.78. UDARE SAGAR BELTZA
        79. 1.1.79. UDARE SAGARRA
        80. 1.1.80. UGARTE
        81. 1.1.81. URDAN ITURRI
        82. 1.1.82. URDIN SAGARRA
        83. 1.1.83. URKIZU SAGARRA
        84. 1.1.84. URTEBI
        85. 1.1.85. ZELAIA SAGARRA
        86. 1.1.86. ZUBIETA SAGARRA

    Sagar motak

    Hemen agertzen dugun sagar sailkapena Jon Garmendiak www.sagardoa.com gunean eskaintzen duena da:

    1. 1. Sagar motak
        1. 1.1.1. ABALIA
        2. 1.1.2. AGIN AZPI
        3. 1.1.3. AGOR MOKOTE
        4. 1.1.4. ALDAKO SAGARRA
        5. 1.1.5. ALE HAUNDI
        6. 1.1.6. ALEMAN SAGARRA
        7. 1.1.7. ALTZA SAGARRA
        8. 1.1.8. ALTZOLA MAKATZA
        9. 1.1.9. AMABIRJIN SAGARRA
        10. 1.1.10. ANDOAIN SAGARRA
        11. 1.1.11. ANDRA MARI
        12. 1.1.12. ANIXA
        13. 1.1.13. AÑARBE
        14. 1.1.14. ARITZA
        15. 1.1.15. ARJENTINO SAGARRA
        16. 1.1.16. AIA SAGARRA
        17. 1.1.17. AZALAIN
        18. 1.1.18. AZILOKA
        19. 1.1.19. AZKONETA
        20. 1.1.20. BIZKAI SAGARRA
        21. 1.1.21. BOSKANTOI
        22. 1.1.22. BULANOA
        23. 1.1.23. BURGO GORRI
        24. 1.1.24. BURNI MAKATZA
        25. 1.1.25. BURNI SAGARRA
        26. 1.1.26. BUZTIÑA
        27. 1.1.27. ERREGE GAXI
        28. 1.1.28. ERREGE SAGARRA
        29. 1.1.29. ERREZIL GORRI
        30. 1.1.30. ERREZILA
        31. 1.1.31. FRANTZES SAGARRA
        32. 1.1.32. GABIRI GORRI
        33. 1.1.33. GAZI HAUNDI
        34. 1.1.34. GEZA GORRI
        35. 1.1.35. GEZA MIÑA
        36. 1.1.36. GEZA ZURI
        37. 1.1.37. GOIKOETXEA SAGARRA
        38. 1.1.38. GOLDEN
        39. 1.1.39. JAPONESA
        40. 1.1.40. JOSEFA
        41. 1.1.41. KAMUESA
        42. 1.1.42. KANDELA
        43. 1.1.43. KANPANDOJA
        44. 1.1.44. KISKUR
        45. 1.1.45. LIBRA SAGARRA
        46. 1.1.46. LIMOI SAGARRA
        47. 1.1.47. LOISTIN
        48. 1.1.48. MAMULA
        49. 1.1.49. MANTTONI
        50. 1.1.50. MARTIKU
        51. 1.1.51. MAXIMELA
        52. 1.1.52. MENDIOLA SAGARRA
        53. 1.1.53. MERABI SAGARRA
        54. 1.1.54. MERKALIN
        55. 1.1.55. MOKOTE
        56. 1.1.56. MUNDUATE
        57. 1.1.57. MUNIELA
        58. 1.1.58. NAPARRA ANDOAIÑA
        59. 1.1.59. ORU SAGARRA
        60. 1.1.60. OSTRO BELTZA
        61. 1.1.61. PALAZIO
        62. 1.1.62. PATZUOLA
        63. 1.1.63. PELESTIN
        64. 1.1.64. PERIKO
        65. 1.1.65. PIKU SAGARRA
        66. 1.1.66. PILLASO
        67. 1.1.67. POTROKILO
        68. 1.1.68. REÑETA GORRI
        69. 1.1.69. SAGAR BELTZA
        70. 1.1.70. SAGASTUME
        71. 1.1.71. SALTXIPI
        72. 1.1.72. SALUATE
        73. 1.1.73. SAN FRANZISKO
        74. 1.1.74. STARKING
        75. 1.1.75. TXALAKA
        76. 1.1.76. TXORI SAGARRA
        77. 1.1.77. TXURTEN LUZE
        78. 1.1.78. UDARE SAGAR BELTZA
        79. 1.1.79. UDARE SAGARRA
        80. 1.1.80. UGARTE
        81. 1.1.81. URDAN ITURRI
        82. 1.1.82. URDIN SAGARRA
        83. 1.1.83. URKIZU SAGARRA
        84. 1.1.84. URTEBI
        85. 1.1.85. ZELAIA SAGARRA
        86. 1.1.86. ZUBIETA SAGARRA

    ABALIA
    abalia.JPG

    Zaporea:

    Geza

    Neurria:

    Tartekoa

    Itxura:

    Ez oso borobila. Goiko eta beheko sakonak handiak. Txurten mehe eta luze.

    Margoa:

    Lasto kolorea, beltzune batzuekin. Tarteka, bizar antzeko multzoak ditu.

    Azala:

    Lodia eta latza

    Mamia:

    Zuri-horiska. Ez oso gogorra. Zukuduna

    Oharrak:

    Sagardogintzan oso estimatua da.
    AGIN AZPI
    agin_azpi.JPG

    Zaporea:

    Geza-garratza

    Neurria:

    Txikia

    Itxura:

    Txapala, sakon txikiak,: Txurten oso txikia.

    Margoa:

    Orlegia, Nabar batzuekin

    Azala:

    Lodia, gogorra eta latza

    Mamia:

    Zuria, ezkoduna eta zukuduna

    Oharrak:

    Larraul herrian jasoa, (Larrola baserrian), dirudienez Asteasuko Agin azpi baserritik omen dator. Japonesa sagarra bezala ere ezagutzen da, itxuraz errezila dirudi, ez izan arren.
    AGOR MOKOTE
    agor_mokote.JPG

    Zaporea:

    Gazi-geza

    Neurria:

    Tartekoa

    Itxura:

    Luzea, mokoluxe antza. Txurten normala.

    Margoa:

    Horia

    Azala:

    Lodia eta ezkoduna

    Mamia:

    Zuria

    Oharrak:

    Mandioan umatzen bada, geza bezala konsidera daiteke.
    ALDAKO SAGARRA
    aldako_sagarra.JPG

    Zaporea:

    Gazi-geza

    Neurria:

    Tartekoa baino handiagoa

    Itxura:

    Borobila. Okerrik gabea. Txurten lodia eta luze.

    Margoa:

    Erdi aldea orlegia, eta beste erdia gorria.

    Azala:

    Lodia, gogorra eta leuna

    Mamia:

    Zuri-horiska, nerbio orlegi batzuekin. Biguna, eta zuku asko gabea.

    Oharrak:

    Urriko sagarra da, bere izena Oiartzungo Aldako baserritik etor daiteke.
    ALE HAUNDI
    ale_haundi.JPG

    Zaporea:

    Gazi-gozoa

    Neurria:

    Handia

    Itxura:

    Pixka bat zanpatua. Goitik sakona, txurten aldekoa bezain zabala eta sakona. Txurtena lodia, gogorra eta luzea.

    Margoa:

    Orlegi-horitsua. Ipurdi aldean, zikin arraztua.

    Azala:

    Lodia. Leuna, ez oso gogorra.

    Mamia:

    Zuria, biguna, baina kirrizkaria. Zuku askokoa, usain gabea.

    Oharrak:

    Ez da iraunkorra.
    ALEMAN SAGARRA
    aleman_sagarra.JPG

    Zaporea:

    Gazi-gozoa

    Neurria:

    Handia

    Itxura:

    Pixka bat zanpatuta, gainontzekoan borobila.  Goiko sakona behekoa baino sakonagoa, txurten motza eta lodia.

    Margoa:

    Orlegi-horiska, eguzkiaren aldetik apur bat gorriska.

    Azala:

    Lodia, gogorra, ezkoduna.

    Mamia:

    Zuri-orlegitsua, ez oso gogorra, kirrizkaria, usain gabea. Ez du zuku gehiegi.

    Oharrak:

    Gipuzkoan ia desagerturik da. Bizkaian berriz erraz aurki daiteke.
    ALTZA SAGARRA
    altza_sagarra.JPG

    Zaporea:

    Geza-garratza

    Neurria:

    Tartekoa

    Itxura:

    Nahiko desberdina. Baditu okerrak, zuloak eta konkorrak. Sakon handikoa. Txurten motza eta gogorra.

    Margoa:

    Orlegia, bizar antzeko tita beltza multzoekin.

    Azala:

    Oso gogorra, leuna

    Mamia:

    Zuria, ez oso gogorra. Kirrizkaria, zumoduna. Usain gabea.

    Oharrak:

    Bizkaiko sagar ezagunenetakoa. Oso estimatua da sagardogintzan.
    ALTZOLA MAKATZA
    altzola_makatza.JPG

    Zaporea:

    Gozo-geza

    Neurria:

    Tartekoa

    Itxura:

    Borobila, zer edo zer konkorduna, sakon arruntak. Txurten luze, mehea eta indartsua.

    Margoa:

    Gorria marraduna horiaren gainean.

    Azala:

    Lodia, biguna eta latza.

    Mamia:

    Zuri-horiska, ezkoduna, usainduna eta zukuduna.

    Oharrak:

    Sagardoginzarako ona, batzuetan Potrokilo antza izaten du.
    AMABIRJIN SAGARRA
    amabirjin_sagarra.JPG

    Zaporea:

    Gazi-gozoa

    Neurria:

    Handia.

    Itxura:

    Nahiko borobila konkor txiki batzuekin, sakon handiak, Txurten txiki eta lodia.

    Margoa:

    Orlegia, gorrizko marrekin.

    Azala:

    Gogorra, latza.

    Mamia:

    Zuria, karraskaria, zuku askokoa, usainduna.

    Oharrak:

    Ona sagardorako, Barra-gorri ere deitzen zaio..
    ANDOAIN SAGARRA
    andoain_sagarra.JPG

    Zaporea:

    Geza

    Neurria:

    Handia

    Itxura:

    Txapala, goitik begiratuta borobila, sakon txikiak ditu, biak. Txurtena bera oso motza da, ia ikustezina.

    Margoa:

    Gorri-marroduna

    Azala:

    Lodia, biguna, leuna.

    Mamia:

    Oso zuria ez. Ezta oso gogorra, apur bat babotua. Usain gabea eta zuku asko gabea.

    Oharrak:

    Urriko sagarra, oso ezaguna.
    ANDRA MARI
    andra_mari.JPG

    Zaporea:

    Geza-garratza

    Neurria:

    Tartekoa

    Itxura:

    Azpi-aldea zabala eta muturreko punta zorrotza. Txurmen mehea, luzea eta gogorra.

    Margoa:

    Horia eta gorria, erdi bana.

    Azala:

    Fina eta gogorra.

    Mamia:

    Zuria, babotua, zuku gutxikoa.

    Oharrak:

    Oso estimatua sagardogintzan
    ANIXA
    anixa.JPG

    Zaporea:

    Gazi-gozoa

    Neurria:

    Tartekoa baino txikiagoa.

    Itxura:

    Borobil samarra, batzutan mokoluze antza. Txurtena gogorra eta motza.

    Margoa:

    Nabarduna, apur bat arrosatua, tita zuri ugariekin.

    Azala:

    Lodia, biguna, latza

    Mamia:

    Zuri-horiska. Harroa, zuku gutxikoa

    Oharrak:

    Iparraldeko sagarra, errezilen familikoa, Udare sagarraren antza handia du.
    AÑARBE
    anarbe.jpg

    Zaporea:

    Gazi-garratza

    Neurria:

    Tartekoa

    Itxura:

    Zerbait txapala, sakon zabalak eta ez oso handiak, txurten motz, lodi eta gogorra.

    Margoa:

    Orlegi-horiskaren gainean marra gorriak

    Azala:

    Fina eta argizainduna.

    Mamia:

    Zuri-orlegia, zukuduna, usainduna eta kirrizkaria.

    Oharrak:

    Hernaniko Añarregi baserrian jasoa, oso ona sagardorako.
    ARITZA
    aritza.JPG

    Zaporea:

    Gazi-garratza

    Neurria:

    oso handia.

    Itxura:

    Era ezberdineko sagarra, kankailua.

    Margoa:

    Hori-orlegitsua. Eguzki aldetik gorritua.

    Azala:

    Lodia, gogorra baina guria, leuna

    Mamia:

    Zuri-orlegia, gogorra, kirrizkaria, zukuduna.

    Oharrak:

    Oso iraunkorra sagardogintzan, hoberenetakoa. Txalaka izeneko baserritik jasoa. Ba da Hernani inguruan Aritza izeneko beste mota battxikiagoa eta gaziagoa, honekin antza handia duena.
    ARJENTINO SAGARRA
    arjentino_sagarra.JPG

    Zaporea:

    Gazi-gozoa

    Neurria:

    Oso handia

    Itxura:

    Txapal, konkor batzuek dituela goian eta behean, sakon zabalak eta handiak, txurten motz eta gogorra.

    Margoa:

    Gorria marratxo batzuekin, mantxa beltz baditu, nabarra azpian.

    Azala:

    Gogorra, lodia eta argizainduna.

    Mamia:

    Zuria, zukuduna eta usainduna.

    Oharrak:

    Oso ona bai sagardorako eta mahaiarako.
    AIA SAGARRA
    aia_sagarra.JPG

    Zaporea:

    Geza

    Neurria:

    Tartekoa

    Itxura:

    Borobila, sakon txikiak, txurten oso txikia

    Margoa:

    Orlegiaren gainean gorria du

    Azala:

    Lodia, gogorra eta nahiko latza

    Mamia:

    Zuria, gogorra eta zukuduna

    Oharrak:

    Batzuk diotenez Saluate sagarraregin erlazionaturik dago.
    AZALAIN
    azalain.JPG

    Zaporea:

    Gozoa

    Neurria:

    Tartekoa.

    Itxura:

    Borobila, zerbait konkorduna, txurten-sakona handia. Txurten luze, fina eta gogorra.

    Margoa:

    Gorri iluna marra batzuekin.

    Azala:

    Lodia, biguna eta argizainduna.

    Mamia:

    Zuri-arrosa, biguna, zukuduna eta usain gutxikoa.

    Oharrak:

    PSorabillako Azalain (euskal indiano bat) jauregitik dator, jauregi hau Tolosa-Behobiako bariantea egin zenean desagertu egin zen.
    AZILOKA
    aziloka.JPG

    Zaporea:

    Gazi-garratza

    Neurria:

    Tartekoa

    Itxura:

    Arrunta, txurten aldeko sakona ere arrunta da, Txurten arrunta eta lodia.

    Margoa:

    Horia

    Azala:

    Lodia, biguna eta ezkoduna.

    Mamia:

    Zuria, kirrizkaria, biguna. Usainduna.

    Oharrak:

    Toki batzuetan Gaziloka ere deitzen zaio.
    AZKONETA
    azkoneta.JPG

    Zaporea:

    Garratza

    Neurria:

    Handia

    Itxura:

    Borobila, txurten aldeko sakona hestua eta handia. Txurten mehea eta motza.

    Margoa:

    Nabarram beltzunez betea. Udare baten antza du.

    Azala:

    Oso lodia eta oso latza.

    Mamia:

    ZUria, gogorra, oso lehorra. Zuku gutxikoa, usain gabea

    Oharrak:

    Sagar mota guztien artean, mikatzena eta lehorrena. Urnietako Azkonabieta baserritik zabaldua.
    BIZKAI SAGARRA
    bizkai_sagarra.JPG

    Zaporea:

    Geza

    Neurria:

    Txiki txikia

    Itxura:

    Mokote sagarraren itxura bera du baina askoz txikiagoa, oso polita da. Txurten luzea batzuetan, motza gehienetan.

    Margoa:

    Gorria. Lautatik bat orlegi-horiska. Dena marra horiz osatua.

    Azala:

    Lodia, gogorra eta ezkoduna.

    Mamia:

    Zuria, gogorra eta kirrizkaria. Zukuduna.

    Oharrak:

    Txikia denez, oso goikarria da biltzeko baina oso estimatua da sagardogintzan, toki batzuetan Baztan sagarra deitzen diote.
    BOSKANTOI
    boskantoi.JPG

    Zaporea:

    Gazia

    Neurria:

    Handia

    Itxura:

    Izenak dioen bezala, goiko begi ondoan, bost konkor ditu, oso nabariak. goi aldeko sakona txurten aldekoa baino sakonagoa. Txurtena motza eta gogorra.

    Margoa:

    Orlegi-horitsua. Mantxa batzuekin.

    Azala:

    Mehea eta latza

    Mamia:

    Zuri-horitsua. Gogorra, kirrizkaria, zukuduna eta usaingabea.

    Oharrak:

    Sagar bikaina, Oso estimatua, dirudienez bere sorrera Bizkaian du.
    BULANOA
    bulanoa.JPG

    Zaporea:

    Geza

    Neurria:

    Tartekoar

    Itxura:

    Arrunta, sakon txikiak ditu, txurten luzea eta gogorra.

    Margoa:

    Gorria, orlegi marratxoekin. Behekoa nabarra.

    Azala:

    Gogorra, latza eta lodia.

    Mamia:

    Zuria, zukuduna eta usainduna.

    Oharrak:

    Aian jasotakoa, bertan izen berako baserri bat bada, ale askoko sagarondoa izaten da.
    BURGO GORRI
    burgo_gorri.JPG

    Zaporea:

    Geza-gozoa

    Neurria:

    Tartekoa

    Itxura:

    Luze samarra. bost sei bat konkor ditu, goitik behera. Ipurdiko sakona handia eta estua. Txurten motza eta biguna.

    Margoa:

    Gorri odoltsua, mantxa zikin batzuekin, nabariak ditu azpi aldean.

    Azala:

    Lodia eta argizaitsua.

    Mamia:

    Zuria, harroa, lehorra eta usain ederrekoa.

    Oharrak:

    Bizkaiko sagarra da, Berriatuako Burgo baserriko izena darama, oso estimatua da. Toki batzuetan Motriku sagarra ere deitzen zaio. Bada beste mota bat hain gorria ez dena (geza garratza).
    BURNI MAKATZA
    burni_makatza.JPG

    Zaporea:

    Gozoa

    Neurria:

    Tartekoa

    Itxura:

    Konkorduna eta nahiko polita, sakon txikiak. Txurten motz eta gogorra.

    Margoa:

    Horia, tita txiki beltz batzuekin. Zerbait gorritzen du alde batetik marratxo batzuekin.

    Azala:

    Fina eta argizainduna.

    Mamia:

    Zuria, zukuduna, usainduna eta oso kirrizkaria.

    Oharrak:

    Berandu heltzen du, Ez du zer ikusirik Burni sagarrarekin, nahi eta hau bezala gozoa izan.
    BURNI SAGARRA
    burni_sagarra.JPG

    Zaporea:

    Gozoa

    Neurria:

    Tartekoa

    Itxura:

    Txapala, goitik begiratuta borobila. Goiko sakona behekoa baino handiagoa. Txurten motz motza.

    Margoa:

    Orlegi-bizia erdia eta gorri iluna beste erdia, marra nabarrekin. Marrak goi edo behe aldean eduki ditzake.

    Azala:

    Lodia eta latza.

    Mamia:

    Zuri-orlegitsua, harro samarra baina gogorra. Zuku eta usain gutxikoa.

    Oharrak:

    Oso iraunkorra. Ergobia inguruetan Burdintxa edo burdin sagarra deitzen diote.
    BUZTIÑA
    buztina.jpg

    Zaporea:

    Garratza

    Neurria:

    Tartekoa

    Itxura:

    Apur bat mokoluzea, sakonak arruntak ditu. txurten luzea eta mehea.

    Margoa:

    Orlegi argia. Eguzki aldetik marraz gorritu egiten da.

    Azala:

    Lodia eta latz samarra.

    Mamia:

    Zuri-orlegitsua. Zukuduna, ez oso gogorra baina kirrizkaria.

    Oharrak:

    Urriko sagarra dam gaur egun goiherrian aurkintzen den garratzena.
    ERREGE GAXI
    errege_gaxi.JPG

    Zaporea:

    Gazi-garratza

    Neurria:

    Txikia

    Itxura:

    Apur bat zanpatuta, muturreko sakona oso zabala du, txurten aldekoa berriz oso estua du. Txurtena mehea gogorra eta oso luzea du.

    Margoa:

    Orlegia, arre-une askorekin, zikundua

    Azala:

    Mehea, gogorra, latza.

    Mamia:

    Zuri-orlegitsua. Ez da oso gogorra. Kirrizkaria eta zukuduna.

    Oharrak:

    Sagar iraunkorra da eta oso estimatua. Errege txiki ere deitzen zaio.
    ERREGE SAGARRA
    errege_sagarra.JPG

    Zaporea:

    Gazi-gozoa

    Neurria:

    Txikia

    Itxura:

    Txapala, goitik begiratuta borobila. Begiondoko sakona txurtenekoa bezain handia. Txurtena motza eta lodia, korapio moduan.

    Margoa:

    Hori orlegitsua. Ipurdi aldean nabartasun kolorea errezil sagar guztiak bezala.

    Azala:

    Mehea, gogorra eta latza.

    Mamia:

    Orlegi-horitsua. Kirrizkaria

    Oharrak:

    Errezil familiko hoberena. Gazitasuna baino gozotasuna gehiagokoa.
    ERREZIL GORRI
    errezil_gorri.JPG

    Zaporea:

    Gazia

    Neurria:

    Tartekoa

    Itxura:

    Ia borobila, behetik goitik baino zabalagoa. Muturra txapala du. Txurtena era azkotakoa izan liteke.

    Margoa:

    Urre kolorea, marra gorriska askorekin. Marra horiak muturretik hasi eta erdira arte iristen dira. Azpian nabardurak ditu.

    Azala:

    Lodia eta biguna, latza.

    Mamia:

    Zuri-horiska, kirrizkaria, zukuduna eta usain gutxikoa.

    Oharrak:

    Esamin sagarra bezala ere deitzen zaio, frantzeses "regne de reinettes" eta gaztelaniaz "reina de reinetas" deitzen zaio.
    ERREZILA
    errezila.JPG

    Zaporea:

    Gazia

    Neurria:

    Txikia, batzutan tartekoa

    Itxura:

    Txapala, txurten motza eta lodia

    Margoa:

    Orlegia, nabartasun askorekin

    Azala:

    Gogorra, lodia eta latza

    Mamia:

    Orlegitsua, gogorra, kirrizkaria, zuku askoduna.

    Oharrak:

    Erreziletan ezagunena, gazitasun asko izanik gozotasuna ere badu.
    FRANTZES SAGARRA
    frantzes_sagarra.JPG

    Zaporea:

    Gazia

    Neurria:

    Tartekoa

    Itxura:

    Txapala. Sakon txikiak. Txurten motza eta fina.

    Margoa:

    Orlegia tita beltz askorekin.

    Azala:

    Fina, gogorra eta latza.

    Mamia:

    Zuria, karrazkaria, zukuduna eta usainduna.

    Oharrak:

    Ona sagardorako eta jateko ere.
    GABIRI GORRI
    gabiri_gorri.JPG

    Zaporea:

    Gazi-gozoa

    Neurria:

    Txikia

    Itxura:

    Nahiko borobila eta oso polita, zuloak sakona eta estua txurten aldean, goian berriz zabala eta ez oso sakona. Txurten luze, fina eta indartsua.

    Margoa:

    Gorri indartsua, nabartua beheko aldean.

    Azala:

    Fina biguna eta argizainduna.

    Mamia:

    Oso zuria, biguna, zuku gutxikoa.

    Oharrak:

    irailan heltzen du.
    GAZI HAUNDI
    gazi_haundi.JPG

    Zaporea:

    Gazia

    Neurria:

    Handia

    Itxura:

    Azpi aldea oso zabala du, sakonak handiak ditu. Txurten motza eta lodia.

    Margoa:

    Orlegi-argitsua, eguzki aldean horiska.

    Azala:

    Lodi samarra, leuna.

    Mamia:

    Zuria, gogorra, kirrizkaria, zukuduna

    Oharrak:

    Oso estimatua sagardogintzan
    GEZA GORRI
    geza_gorri.JPG

    Zaporea:

    Geza

    Neurria:

    Txikia

    Itxura:

    Borobila, txapaltasun apur batekin. Sakon txikiak. Txurtena oso motza, ia ikusten ez dena.

    Margoa:

    Gorri-gorria.

    Azala:

    Lodia eta leuna

    Mamia:

    Zuri-horiska. Harroa, motela.

    Oharrak:

    Oso erabilia baina ez da estimatua.
    GEZA MIÑA
    geza_mina.jpg

    Zaporea:

    Geza

    Neurria:

    Tartekoa

    Itxura:

    Muturra estua, behetik zabala, goia aldean konkor batzuk ditu. Txurten motza eta lodia.

    Margoa:

    Orlegi orlegia.

    Azala:

    Lodia, leuna.

    Mamia:

    Zuria, biguna eta lehorra. Zuku gutxikoa eta usain gabea

    Oharrak:

    oso garratza denez sagardogintzan oso estimatua da. Sagar beltza ere deitzen diote.
    GEZA ZURI
    geza_zuri.JPG

    Zaporea:

    Geza

    Neurria:

    Handia

    Itxura:

    Borobil borobila. Txurten motza, sakonean gordeta

    Margoa:

    Zuri-orlegitsua. Baditu une beltz txikiak.

    Azala:

    Lodia eta latza.

    Mamia:

    Zuria, harroa, beratua, zuku gutxikoa.

    Oharrak:

    Sagardogintzan estimatua, Sagar zuria edo Esnaola sagarra ere deitzen zaio.
    GOIKOETXEA SAGARRA
    goikoetxea_sagarra.JPG

    Zaporea:

    Gazi-garratza

    Neurria:

    Tartekoa

    Itxura:

    Borobil samarra, goi aldean konkor zabala du. Txurten motza eta lodia, sakonetik pasatzen ez dena.

    Margoa:

    Gorria eta orlegi-horitsua

    Azala:

    Gogorra, fina, goitik argizaitsua, behetik berriz latza.

    Mamia:

    Zuria, biguna, zukuduna, usaingabea.

    Oharrak:

    Astigarraga eta Hernani inguruetan oso ugaria eta estimatua da.
    GOLDEN
    golden.JPG

    Zaporea:

    Geza-gozoa

    Neurria:

    Taretkoa baino handiagoa

    Itxura:

    Mokoluzea gehienetan, era berdineko sagarra da. Txurtena mehe, luze eta gogorra du

    Margoa:

    Lasto kolorea, tita nabarrekin.

    Azala:

    Gogorra, fina, ezkoduna.

    Mamia:

    Zuria, biguna, motela, zuku gutxikoa, usainduna

    Oharrak:

    Ameriketan sortua eta handik ekarria, ez da oso estimatua sagardoa egiteko.
    JAPONESA
    japonesa.JPG

    Zaporea:

    geza-garratza

    Neurria:

    Txikia

    Itxura:

    Nahiko borobila, zulo arruntak. Txurten oso motza.

    Margoa:

    Orlegia tita txiki eta beltz askorekin. Nabartua txurten aldean.

    Azala:

    Lodia eta latza.

    Mamia:

    Orlegitsua, karrazkaria eta zuku askokoa.

    Oharrak:

    Oso ona sagardoa egiteko, Gipuzkoan 50 urtetik gorako sagarrondoak besterik es dira aurkitzen, Tolosa eta Donostia artean.
    JOSEFA
    josefa.JPG

    Zaporea:

    Gozo-garratza

    Neurria:

    Tartekoa

    Itxura:

    Konkorduna, lau edo bost konkor nabariak ditu. Goiko sakona behekoa baino handiagoa. Txurten motz motza.

    Margoa:

    Gorri-marraduna et azati bat orlegia.

    Azala:

    Gogorra eta fina, leuna.

    Mamia:

    Zuria, gogorra eta babotua. Zukuduna eta usain ederrekoa.

    Oharrak:

    Asturiaseko Caldueño herrian sortua eta handik Euskal Herria ekarria.
    KAMUESA
    kamuesa.JPG

    Zaporea:

    Gozoa

    Neurria:

    Tartekoa

    Itxura:

    Goiko muturra zanpatua, bestela nahiko borobila. Txurten luze eta mehea izan liteke edo guztiz kontrakoa, hau da, motza eta lodia.

    Margoa:

    Horitsua, tita ilun txikiekin.

    Azala:

    Fina eta biguna, ezkoduna.

    Mamia:

    Zuria, mardula, zukuduna, usain ederrekoa.

    Oharrak:

    Merkader sagarra ere deitzen zaio, gaztelaniaz 'Camuesa' du izena.
    KANDELA
    kandela.JPG

    Zaporea:

    Gazia

    Neurria:

    Tartekoa

    Itxura:

    Borobila, sakon oso txikiak, txurten txikiak.

    Margoa:

    Gorri marraduna, horiaren gainean.

    Azala:

    Biguna, errez kalte hartzen duena, ez du argizariarik.

    Mamia:

    Zuria eta zukuduna..

    Oharrak:

    Oso ona sagardorako.
    KANPANDOJA
    kanpandoja.JPG

    Zaporea:

    Gazi-gozoa

    Neurria:

    Handia

    Itxura:

    Aski zanpatua, hiru edo lau konkor ditu goi aldean. Azpi aldea oso zabala. Txurten motza eta zabala.

    Margoa:

    Orlegi-horitsua eta eguzki aldetik horitsua. Tita asko ditu.

    Azala:

    Lodia, biguna eta latza.

    Mamia:

    Orlegi-horiska, mardula, zukuduna.

    Oharrak:

    Bada beste antzeko bat Kanpandoja gorri izenekoa. Errezil sagarra da.
    KISKUR
    kiskur.JPG

    Zaporea:

    Gazi-gozoa

    Neurria:

    Tartekoa

    Itxura:

    Borobila, zerbait txapala, sakon txikiak. Txurten motza eta lodia.

    Margoa:

    Gorri marraduna orlegi-horiskaren gainean. Txurtean aldean nabardurak ditu.

    Azala:

    Zuria, argizaintsua

    Mamia:

    Zuria, biguna eta harroa, nahiko zukuduna eta usaintsua.

    Oharrak:

    Goiz heltzen du, oso ona da mahairako.
    LIBRA SAGARRA
    libra_sagarra.JPG

    Zaporea:

    Gazia

    Neurria:

    Oso handia

    Itxura:

    Goi aldean konkor handiak ditu, nahiko txapala da.

    Margoa:

    Orlegi-horitsua, apur bat arrosatua eguzki aldetik.

    Azala:

    Mehea, leuna tarteka arre-une latz handiekin.

    Mamia:

    Zuria, mardula, gogorra zuku gutxikoa

    Oharrak:

    Sagar handiena da hau, lehen kana sagarra deitzen zioten.
    LIMOI SAGARRA
    limoi_sagarra.JPG

    Zaporea:

    Gozoa

    Neurria:

    Handia

    Itxura:

    Izenak dioen bezala, limoi bat dirudi, ez du txurtenik, ezta sakonik ere.

    Margoa:

    Orlegia eta gorria, umatzetan horitu egiten du.

    Azala:

    Lodia, gogorra, ezkoduna.

    Mamia:

    Zuria, biguna, babotua, zukuduna.

    Oharrak:

    Oso sagar arraroa da, itxuraz dotorea da. Bizkaian ugaria da.
    LOISTIN
    loistin.JPG

    Zaporea:

    Geza

    Neurria:

    Tartekoa

    Itxura:

    Era berdineko sagarra, nahiz eta pixka bat mokoluze izan. Txurten arrunta.

    Margoa:

    Orlegia argia, tita txikiekin.

    Azala:

    Mehea, leuna.

    Mamia:

    Zuriska, biguna, zuku gutxikoa.

    Oharrak:

    Urriko sagarra da, Hernaniko inguruetan kokatzen da, oso estimatua da.
    MAMULA
    mamula.JPG

    Zaporea:

    Geza

    Neurria:

    Handia

    Itxura:

    Borobila, apur bat mutur luze, goiko aldea sakona, behekoa zabala. Txurten normala, mehea eta gogorra.

    Margoa:

    Hori-orlegia, baditu mota txiki arredunak.

    Azala:

    Lodia, biguna, ezkoduna.

    Mamia:

    Zuria, biguna, nahiko babotua, zuku gutxikoa, usainduna, nahiz eta gutzi izan.

    Oharrak:

    Iparraldean oso ezaguna da, bertakoak diotenez antzinean pitarra egiteko primerakoa, Musuzabal edo Balanzategi ere deitzen diote.
    MANTTONI
    manttoni.JPG

    Zaporea:

    Gazi-gozoa

    Neurria:

    Tartekoa

    Itxura:

    Ale handienak konkor batzuk dute mutur aldean, nahiko borobila da, txurtena oso indartsua eta lodia, luzetasun arrunta.

    Margoa:

    Gorri eta orlegia, erdi bana. Gorrian une zuri batzuk ditu eta orlegian grisak.

    Azala:

    Lodia, argizaintsua.

    Mamia:

    Zuria, gogorra, kirrizkaria, zukuduna, usaingabea

    Oharrak:

    Geza-garratza ere izan liteke, oso ona sagardorako, Geza purua ere ditzen zaio.
    MARTIKU
    martiku.JPG

    Zaporea:

    Geza

    Neurria:

    Tartekoa

    Itxura:

    Txapala, goi sakona handia. Txurtena apenas ikusten dena.

    Margoa:

    Gorri marraduna hori-orlegiren gainean.

    Azala:

    Lodia eta biguna, argizaritsua.

    Mamia:

    Zuria eta harroa, zukuduna..

    Oharrak:

    oso ona sagardogintzarako.
    MAXIMELA
    maximela.JPG

    Zaporea:

    Geza-garratza

    Neurria:

    Tartekoa.

    Itxura:

    Borobila, txapala, sakon arruntak. Txurten oso motza.

    Margoa:

    Arrosatua alde batetik, bestela horiska.

    Azala:

    Lodia, biguna eta argitsua.

    Mamia:

    Zuria, zukuduna.

    Oharrak:

    Palazio sagarraren antza dauka, ona da sagardogintzarako.
    MENDIOLA SAGARRA
    mendiola_sagarra.JPG

    Zaporea:

    Gazia

    Neurria:

    Tartekoa

    Itxura:

    Borobila, era berdineko sagarra, sakonak txikiak eta zabalak. Txurten motza eta lodia.

    Margoa:

    Orlegia, une nabar batzuekin.

    Azala:

    Lodia, leuna.

    Mamia:

    Zuria, gogorra, kirrizkaria, zukuduna.

    Oharrak:

    Azaroko sagarra da, iraunkorra, zaporez errezila edo txalaka sagarren tartekoa.
    MERABI SAGARRA
    merabi_sagarra.JPG

    Zaporea:

    Gazi-garratza

    Neurria:

    Tartekoa

    Itxura:

    Borobila, bi sakon handiak ditu. Txurten motza eta indartsua.

    Margoa:

    Gorri marraduna, hori apur batekin.

    Azala:

    Mehea, gogorra, leuna.

    Mamia:

    Oso zuria ez, gogorra, kirrizkaria, zukuduna eta usain ederrekoa.

    Oharrak:

    Iraunkorra, urriko sagarra da, nahiz eta askotan azaroan heltzen den.
    MERKALIN
    merkalin.JPG

    Zaporea:

    Garratza

    Neurria:

    Txikia.

    Itxura:

    Batzutan apur bat mokoluze, bi sakonak oso nabariak ditu. Txurten arrunta eta gogorra.

    Margoa:

    Orlegia, tita txiki batzuekin.

    Azala:

    Fina, gogorra.

    Mamia:

    Zuria, gogorra, zuku gutxikoa.

    Oharrak:

    Sagarra eztabaidatsuena, batzuek ikusi ere ez dute nahi, beste batzuek berriz oso ona dela diote.
    MOKOTE
    mokote.JPG

    Zaporea:

    Geza

    Neurria:

    Tartekoa baino handiagoa.

    Itxura:

    Mokoluzea, muturrean hiru edo lau konkorrak ditu, pipermorroen antza. Txurtena motza eta biguna.

    Margoa:

    Orlegi iluna, batzuetan eguzki aldetik zer edo zer gorritzen da.

    Azala:

    Lodia, gogorra, zikina eta latza, garbitu ezkero oso argizaintsua.

    Mamia:

    Zuria, iluna, tita batzuekin, harroa, motela, umatzen denean babotu egiten du, zuku gutxikoa eta usain gabea.

    Oharrak:

    Sagar oso iraunkorra da, zuku lodia eta olioitsua du, ez da gehiegi nahastu behar beste sagarrekin.
    MUNDUATE
    munduate.JPG

    Zaporea:

    Gazi-garratza

    Neurria:

    Tartekoa baino handiagoa.

    Itxura:

    BAtere okerrik gabe, sagarra dotorea, luze antza, sakon handiak.

    Margoa:

    Gorri iluna bete betean, ipurdi aldean nabar koloreak ditu.

    Azala:

    Gogorra, lodia, argizaintsua.

    Mamia:

    Zuri zuria, oso gogorra, baina ez da kirrizkaria. Zukuduna eta usain gabea.

    Oharrak:

    oso iraunkorra da, Goiherriko Olaberria herritik zabaldua, Munduate baserritik hain zuzen.
    MUNIELA
    muniela.JPG

    Zaporea:

    Gazi-gozoa

    Neurria:

    Tartekoa.

    Itxura:

    Irregularra. Konkorduna goi aldean, goi aldeko sakona handia. Txurten motza.

    Margoa:

    Orlegia.

    Azala:

    Lodia, gogorra eta argizaritsua.

    Mamia:

    Zuria, kirrizkaria, zukuduna.

    Oharrak:

    berandu heltzen du, ona sagardorako.
    NAPARRA ANDOAIÑA
    naparra_andoaina.JPG

    Zaporea:

    Geza

    Neurria:

    Erdikoa

    Itxura:

    Nahiko borobila, zapaldurik, zulo txikiak. Txurten motz eta gogorra.

    Margoa:

    nabar gorrizka batzuk berdo-oriren gainean

    Azala:

     

    Mamia:

    Zurua, kirriskaria, zukuduna eta usaintsua.

    Oharrak:

    Ona sagardorako, Urrian heltzen da.
    ORU SAGARRA
    oru_sagarra.JPG

    Zaporea:

    Gozoa

    Neurria:

    Tartekoa

    Itxura:

    Pixka bat zanpatuta, txurten mehea eta gogorra, luzaera arrunta.

    Margoa:

    Horia, nabar une askorekin.

    Azala:

    Lodia, gogorra, latza.

    Mamia:

    Zuria, biguna, babotua.

    Oharrak:

    Sagar gozo gozoa da, arreta handiarekin nahastu beharrekoa.
    OSTRO BELTZA
    ostro_beltza.JPG

    Zaporea:

    Gazi-gezaInsípido-amargo

    Neurria:

    Tartekoa

    Itxura:

    Borobila eta kornkorduna, zulo txikiak. Txurten motza.

    Margoa:

    Berdea, punttu grisekin.

    Azala:

    Lodia eta zakarra..

    Mamia:

    Zuri-berdea, kirriskaria, usain eta zuku askokoa.

    Oharrak:

    Berandu heltzen da, oso ona sagardorako.
    PALAZIO
    palazio.JPG

    Zaporea:

    Geza-garratza

    Neurria:

    Tartekoa

    Itxura:

    Txapala, baino nahiko borobila, goiko sakona behekoa baino handiagoa.. Txurten motza.

    Margoa:

    Gorri-horiska.

    Azala:

    Lodia, azkoduna.

    Mamia:

    Zuria, mardula, zuku askokoa eta usain ederrekoa.

    Oharrak:

    Urriko sagarra da eta nahiko iraunkorra.  Sagarrondoa oso berezia da konkorrez josita baitago. Musugorri edo Begizabal ere deitzen zaio. Urnietako baserri batetik dator.
    PATZUOLA
    patzuola.JPG

    Zaporea:

    Geza

    Neurria:

    Handia

    Itxura:

    Txapala, goitik begiratua oso borobila. Txurten luze, gogorra eta lodia.

    Margoa:

    Orlegi zikina.

    Azala:

    Lodia, gogorra eta latza.

    Mamia:

    Zuria, mardula, zukuduna eta usain gabea.

    Oharrak:

    Urriko sagarra, ez da iraunkorra, oso estimatua da.
    PELESTIN
    pelestin.JPG

    Zaporea:

    Gazi-gozoa

    Neurria:

    Tartekoa

    Itxura:

    Txapala, gotik begiratuta borobila, ia sakonik ez du. txurten motz motza.

    Margoa:

    Erdia orlegia eta beste erdia marra gorri zabalak ditu goitik beheraino.

    Azala:

    Lodia, latza.

    Mamia:

    Zuria, harroa, zukuduna.

    Oharrak:

    Nahiko estimatua da, nahiz eta azkarregi heldu.
    PERIKO
    periko.JPG

    Zaporea:

    Gazi-garratza

    Neurria:

    Tartekoa

    Itxura:

    Borobil samarra, apur bat zanpatuta.

    Margoa:

    Gorri eta orlegia, erdi bana.

    Azala:

    Lodia, gogorra, latza.

    Mamia:

    Zuria, gogorra, kirrizkaria, zuku gutxikoa.

    Oharrak:

    Oso iraunkorra da, Asturiasetik ekarria da eta oraintxe zabaltzen hasia, izena 'tio perico' tik datorkio, orain dela 20 bat urte 'Llames de Parres, Arriondas' herri txikian sortua.
    PIKU SAGARRA
    piku_sagarra.JPG

    Zaporea:

    Geza-garratza

    Neurria:

    Tartekoa

    Itxura:

    Era berdineko sagarra, okerrik gabekoa, sakon estuak ditu.   Txurten motza eta lodia.

    Margoa:

    Gorri odoltsua gehienbat, nahiz eta heren bat orlegitsua izan

    Azala:

    Lodi samarra, leuna, nahiko ezkoduna batzutan.

    Mamia:

    Zuri horitsua, biguna, apur bat babotua, zuku gutxikoa, usain ederrekoa.

    Oharrak:

    Urriko sagarra da, ez da iruankorra, Tomate sagarra ere deitzen diote.
    PILLASO
    pillaso.JPG

    Zaporea:

    Geza-garratza

    Neurria:

    Arrunta

    Itxura:

    Borobila, zer edo zer zapaldurik. Ia ez ditu sakonik, txurten motz eta indartsua.

    Margoa:

    Berde-horiska, punttu grisa batzuekin. Nabarra txurten aldean.

    Azala:

    Lodia, biguna, argizainduna.

    Mamia:

    Zuria. Belakitsua zukuduna eta usain gutxikoa.

    Oharrak:

    Ona sagardoa egiteko.
    POTROKILO
    potrokilo.JPG

    Zaporea:

    geza.

    Neurria:

    Tartekoa baino handiagoa.

    Itxura:

    Nahiko mokoluzea. Sakonean gordeta gelditzenden txurtena motza eta lodia da.

    Margoa:

    Zuri-horiska, marra gorriekin. Ipurtondoan orlegitsua.

    Azala:

    Lodia eta ezkoduna.

    Mamia:

    Zuria, harroa, biguna, zuku gutxikoa.

    Oharrak:

    Urriko sagarra da, oso estimatua sagardogintzan.
    REÑETA GORRI
    reneta_gorri.jpg

    Zaporea:

    Gazi-gozoa

    Neurria:

    Handia

    Itxura:

    Zerbait zanpatua, bestela nahiko borobila. Sakon txikiak eta ia txurtenarik gabe, oso motza baita.

    Margoa:

    Gorri indartsua eta horia, baditu nabar mantxak, errezil guztiak bezala.

    Azala:

    Lodia, gogorra eta leuna

    Mamia:

    Zuria, gogorra, lehor samarra, zuku gutxikoa eta usain ederrekoa.

    Oharrak:

    Bizkaian bakarrik aurkituko dugu sagar mota hau.
    SAGAR BELTZA
    sagar_beltza.JPG

    Zaporea:

    Garratza

    Neurria:

    Tartekoa

    Itxura:

    Borobila, irregularra.

    Margoa:

    Orlegi argitsua.

    Azala:

    Lodia, biguna eta argizainduna.

    Mamia:

    Zuria, zukuduna.

    Oharrak:

    Bere garratzagatik oso ona da sagardorako..
    SAGASTUME
    sagastume.JPG

    Zaporea:

    Geza-garratza.

    Neurria:

    Erdikoa

    Itxura:

    Mokoluzea, sakon txikiak. Txurten motz eta indartsua.

    Margoa:

    Berde argitsua, heltzerakoan horitu egiten du.

    Azala:

    Lodia, argisainduna.

    Mamia:

    Zuri-berdea. Biguna, zuku gutxikoa.

    Oharrak:

    Ona sagardoarako, itxuraz 'Bizkai sagarra'-ren antza du, baina berdez.
    SALTXIPI
    saltxipi.JPG

    Zaporea:

    Gazi-gozoa.

    Neurria:

    Handia edo erdikoa.

    Itxura:

    Ezberdina, egala antzeko koxka batzuekin. Sakon handiak. Txurten txikia.

    Margoa:

    Gehinbat gorria, baita berdea eta horiska ere.

    Azala:

    Lodia eta argizaintsua.

    Mamia:

    Zuri-berdea. Lehorra.

    Oharrak:

     
    SALUATE
    saluate.JPG

    Zaporea:

    Geza-agarratza

    Neurria:

    Tartekoa

    Itxura:

    Azkia goikoa baino zabalagoa, txurtena motza eta lodia

    Margoa:

    Orlegi orlegia, batzutan zer edo zer gorritzen da.

    Azala:

    Lodia, ezkoduna,

    Mamia:

    Zuria, gogorra eta zukuduna.

    Oharrak:

    Zizurkil sagarra ere deitzen zaio, bertan Saluate baserria dagoenez bertakoa izango da ziur aski, Aia sagarra ere deitzen zaio.
    SAN FRANZISKO
    san_franzisko.JPG

    Zaporea:

    Gozoa

    Neurria:

    Tartekoa

    Itxura:

    Txapal samarra, sakonak arruntak ditu, txurtena luzea edo motza izan liteke.

    Margoa:

    Gorri iluna marrazkiekin.

    Azala:

    Lodia eta biguna, latza.

    Mamia:

    Zuri-horiska, biguna, zer edo zer babotua, zuku gutxikoa, usain ederrekoa.

    Oharrak:

    oso gozoa da, bizkaian ugari aurkitu liteke, neurri txikian erabili ezkero estimatua da.
    STARKING
    starking.JPG

    Zaporea:

    Gazi-gozoa

    Neurria:

    Handia

    Itxura:

    Mokoluzea, muturrean hiru edo lau konkor ditu, pipar morroen antzera, txurten normala eta luzea.

    Margoa:

    Gorri odoltsua, une txiki zuriekin, ipurtondoan orlegi zikina.

    Azala:

    Lodia, biguna, argizaintsua.

    Mamia:

    Horiskatua, harroa, zukuduna, usain ederrekoa.

    Oharrak:

    Amekiketan sortua, orain dela gutxi honutz ekarria, nahiz eta postreko sagarra izan, sagardogintzan estimazioa hartzen ari da.
    TXALAKA
    txalaka.JPG

    Zaporea:

    Gazi-garratza

    Neurria:

    Tartekoa baino handiagoa

    Itxura:

    Sagar konkorduna, goi alde eta behean. Goiko sakona behekoa bezain handia, txurten motza, ia ikusten ez dena.

    Margoa:

    Orlegi argitsua, tita gris batzuekin. Nabarrak azpia aldean.

    Azala:

    Mehea, gogorra, eta latza.

    Mamia:

    Zuria, gogorra, kirrizkaria, zukuduna.

    Oharrak:

    Sagardogintzan estimatuena, sagar hoberena homen da, Astigarragako txalaka baserritik datorkio izena.
    TXORI SAGARRA
    txori_sagarra.JPG

    Zaporea:

    Gozoa

    Neurria:

    Txikia eta handia izan liteke.

    Itxura:

    Apur bat txapala, boitik edo behetik begiratuta borobila da. Txurtena luzea.

    Margoa:

    Hori-orlegitsua, baditu tarteka beltzune txiki batzuk. Eguzki aldetik arrosa jartzen da batzutan.

    Azala:

    Mehea, biguna eta leuna.

    Mamia:

    Zuria, mardula, zuku askokoa.

    Oharrak:

    Bi mota daude, bat txikia eta ale ugari ematen duena eta bestea ale handikoa. Goiherrin eso ezaguna eta estimatua da, baina arrenta handiz erabili beharrekoa. Aranburu sagarra ere ditzen zaio.
    TXURTEN LUZE
    txurten_luze.JPG

    Zaporea:

    Gazi-gozoa

    Neurria:

    Tartekoa

    Itxura:

    Zer edo zer zanpatua, gainontzean borobila. Txurten luze luzea du.

    Margoa:

    Orlegi argitsua, beltzune batzuekin.

    Azala:

    Lodia, leuna.

    Mamia:

    Zuria, kirrizkaria, biguna, zukuduna eta usain gabea.

    Oharrak:

    Bada izen honekin beste sagar mota bat, gorrizkagoa dena.
    UDARE SAGAR BELTZA
    udare_sagar_beltza.JPG

    Zaporea:

    Gazi-gozoa

    Neurria:

    Tartekoa

    Itxura:

    Behetik goitik baino zabalagoa, zanpatuta. txurten motza eta ez oso gogorra.

    Margoa:

    Nabar kolorekoa dena.

    Azala:

    Lodia, biguna, latza.

    Mamia:

    Zuri-horiska, harroa, nahiko babotua eta nahiko lehorra. Zuku gutxikoa.

    Oharrak:

    Errezil familikoa. Errege sagarra ere deitzen diote, Bizkaina berriz Txarbie eta iparraldean Peaxa diote.
    UDARE SAGARRA
    udare_sagarra.JPG

    Zaporea:

    Gazia

    Neurria:

    Handia

    Itxura:

    Txurten aldetik zabalagoa eta zanpatua. Sakon txikiak eta txurten motz eta biguna.

    Margoa:

    Nabarra

    Azala:

    Lodia, biguna eta zakarra.

    Mamia:

    Zuri-horiska. Kirriskaria. Ez du zuku gehiegirik.

    Oharrak:

    Askotan ' Errege sagarra' nahasten da, Bizkaina 'Txarbie' eta lapurdin 'Peaxa' deitzen zaio.
    UGARTE
    ugarte.JPG

    Zaporea:

    Garratza

    Neurria:

    Handia

    Itxura:

    Era berdineko sagarra, apur bat zanpatuta. Goitik begiratuta borobila, Sakon zabalak. Txurten oso motza eta lodia.

    Margoa:

    Gorri iluna dena.

    Azala:

    Lodia, biguna eta ezkoduna.

    Mamia:

    Zuria, harroa, zukuduna eta usain gabea.

    Oharrak:

    Sagar bikaina, oso estimatua.
    URDAN ITURRI
    urdan_iturri.JPG

    Zaporea:

    Gozo-geza

    Neurria:

    Handia

    Itxura:

    Zer edo zer konkorduna eta ez borobila. Sakon zabalak eta ez handiak. Txurten txikia.

    Margoa:

    Berde argia, punttu grisekin. Heltzerakoan horitu egiten du.

    Azala:

    Lodia, biguna. Argizainduna.

    Mamia:

    Zuri-horitsua. Belakitsua, zuku gutxikoa, usainduna.

    Oharrak:

    Ia desagerturik dago.
    URDIN SAGARRA
    urdin_sagarra.JPG

    Zaporea:

    Gazi-gozoa

    Neurria:

    Handia

    Itxura:

    Borobil samarra, sakon gutxikoa. Txurten motza, lodia eta gogorra.

    Margoa:

    Goiko aldetik gorria, behekoa berriz orlegia, gorriz marraztuta.

    Azala:

    Lodia, gogorra eta leuna.

    Mamia:

    Zuri-orlegia, gogorra eta apur bat babotua. Zukuduna eta usain gutxikoa.

    Oharrak:

    Berandu heltzen du, leku batzuetan estimatua da.
    URKIZU SAGARRA
    urkizu_sagarra.JPG

    Zaporea:

    Garratza

    Neurria:

    Tartekoa baino handiagoa

    Itxura:

    Ez oso borobila, goiko sakona behekoa baino handiagoa. Txurten motza eta lodia.

    Margoa:

    Orlegi argia tita grisekin.

    Azala:

    Fina, leuna eta batzutan latza.

    Mamia:

    Zuri-horitsua, biguna eta zukuduna.

    Oharrak:

    Lehen oso ezaguna zen, orain nahiko galdua dago, oso estimatua da.
    URTEBI
    urtebi.JPG

    Zaporea:

    Gazi-gozoa

    Neurria:

    Handia

    Itxura:

    Txapala, lau edo bost konkor ditu, sagar bikaina eta itxura ederrekoa, sakon zabalak, txurten motza eta indartsua.

    Margoa:

    Orlegi-horitsua, mantxa arrosatuekin.

    Azala:

    Lodia, gogorra eta leuna.

    Mamia:

    Zuri-orlegia, gogorra, kirrizkaria, zukuduna.

    Oharrak:

    Hiru motako sagarrak daude:Urtebi haundi, Urtebi txiki eta Urtebi beltza. oso estimatua da sagarra hau.
    ZELAIA SAGARRA
    zelaia_sagarra.JPG

    Zaporea:

    Gazi-gozoa

    Neurria:

    Handia

    Itxura:

    Txapala, era berdineko sagarra. Txurten motza, lodia eta sakona.

    Margoa:

    Horia eta gorria, goi aldea gorritzen zaio.

    Azala:

    lodia eta argitsua.

    Mamia:

    Zuria, harroa, biguna, zumo gehiegi gabea, usain ederrekoa.

    Oharrak:

    Irailako sagarra, Hernaniko Zelaia baserritik datorkio izena. Oso estimatua da.
    ZUBIETA SAGARRA
    zubieta_sagarra.JPG

    Zaporea:

    Garratza

    Neurria:

    Handia

    Itxura:

    Borobila, sakonak nahiko zabalak eta es handiak. Txurten arrunta eta indartsua.

    Margoa:

    Gorrixka horiaren gainean.

    Azala:

    Fina eta biguna, zer edo zer argizainduna.

    Mamia:

    Zuria eta kirrizkaria, zuku eta usain askokoa.

    Oharrak:

    Beradun heltzen da, oso ona sagardorako.

    Webgune hau MindTouch Core "DekiWiki" software askearekin dabil

    Hemengo edukiak Creative Commons BY-NC-SA baimen baten mende daude