GureWiki > Ezagutza partekatzen / Compartiendo conocimiento
GureWiki: "Ezagutza partekatzen / Compartiendo conocimiento"
User:Marta > Ostiral goiza
    Aurkibidea
    1. 1. Ostiral goiza
      1. 1.1. HOTELEAN
      2. 1.2. AUTOBUSA

    Ostiral goiza

    HOTELEAN

    Zortzirak alde altxatu ginen ohetik, dutxatu, jantzi eta logela jaso genuen. Ondoren gosaltzera joan ginen. Bukatzerakoan, logelara bueltatu eta azken arropak jaso genituen, maletak egin, eta rezepziorantz joan ginen.

     

    Gelatxo batean utzi genituen maletak, eta kanpora atera ginen guztien argazki bat ateratzeko. Lau-bost argazki atera zituzten azkenean, eta gero, Saloutik joan ginen azken erosketak egitera.

     

     

    Santa Monica 08.jpg

    http://www.youtube.com/watch?v=1HSFYQ4mNek

     

     

    AUTOBUSA

    Eguerdiko ordubiak jo zutenean, Santa Monika hotelera itzuli ginen eta jatetxean bazkaldu genuen. Bukatzerakoan, maletak hartu eta autobusean sartu genituen. Ondoren gu, eta Donostiranzko bidaia hasi genuen eguerdiko bi-terdietan.

     

    Hiru-lau ordu egon ginen autobusean, Zaragozara iritsi ginen arte. Hor geldialdi bat egin genuen, ordu-erdikoa. Janaria eta edaria erosi eta gero, autobusera itzuli ginen. Gaueko hamarretan iritsi ginen Donostira, eta maletak hartu eta gero, bakoitza bere etxera joan zen.

     

    7525590448_501b060a35_z.jpg

    Webgune hau MindTouch Core "DekiWiki" software askearekin dabil

    Hemengo edukiak Creative Commons BY-NC-SA baimen baten mende daude