GureWiki > Ezagutza partekatzen / Compartiendo conocimiento
GureWiki: "Ezagutza partekatzen / Compartiendo conocimiento"
GureWiki > Ezagutza partekatzen / Compartiendo conocimiento > Xixare baratza taldea > Kudeaketa-gaiak - Temas de gestión > Lurren jabeekin akordioa - Acuerdo con propietarixs tierras

Lurren jabeekin akordioa - Acuerdo con propietarixs tierras

     Xixare baratza taldea eta lurren jabeen arteko akordioa    Acuerdo entre el grupo 'Xixare baratza' y lxs propietarixs de las tierras 

     v   < 
     > 

     

     

     

    euskara

    XIXARE BARATZA TALDEA ETA LURREN JABEEN ARTEKO AKORDIOA

     

    Xixare baratza taldeko kideek baratza ustiatzeko utzitako lurren jabeekin elkarturik, hitzarmen honen bidez lur horien erabilpen-baldintzak eta gure arteko harremanak zehaztu eta adosten ditugu:

     

    • EPEA: Jabeek nahi beste denbora utziko dizkiguzue lurrak eta hauek berreskuratu nahi izanez gero taldeari 3 hilabete lehenago jakinarazi beharko diguzue, momentuan baratzean landatutako uzta bildu eta lursaila garbi utzi ahal izateko.

     

    • ZAINTZA: Xixare taldea lurra eta bertako baliabide naturalak zaintzeaz arduratuko gara, errekak garbi eta baratza txukun mantentzeko konpromisoa ere gure gain hartuz.

     

    • TRUKAKETA: Lurra erabiltzeagatik Xixare taldeak trukean jabeek nahiago duzuena utziko dizuegu:
      • Astero gure uztako saski bat jasotzea, taldeko beste kide guztiak bezala
      • Zuen lursailean landatutako uztaren zati bat jasotzea
      • Zuen baratza propioan gure taldeko auzolanez laguntzea

     

    • MATERIALAK: Xixare taldeak baratza lantzeko denboraldi baterako diren material desmuntagarriak erabiliko ditugu bakarrik, eta finkoago edo iraunkorrago den beste edozein material erabili aurretik, jabeei baimena eskatu eta eman beharko diguzue, erabiltze eta baldintzen erabakia, beti zuen jabeen eskuetan geratuko delarik. Egokia iruditzen bazaizue, finkoago edo iraunkorrago diren ondorengo materialen erabilera eta baldintzak aurretik adostu ditzazkegu:
      • Tresnak gordetzeko txabola
      • Kanaberak gordetzeko egitura
      • Ur-putzua egitea
      • Ura gordetzeko bidoiak
      • Ura jasotzeko teilatutxoa

     

    • PARTE-HARTZEA: Lurren jabeek, Xirare taldeko kide bezala parte hartzerik duzue, bai auzolanetan laguntzeko eta baita proposamenak egiteko. Etorri nahi baduzue batzarrak hileko lehenengo igandeetan egiten ditugu (data berezietan aste bete aurreratu edo atzeratzen dugu), goizeko 11:30etatik 13etara (udan 12:00etatik 13:30etara) Amute-Kostako auzo-elkarteko lokalean.

    castellano

    ACUERDO ENTRE EL GRUPO “XIXARE BARATZA” Y LXS PROPIETARIXS DE LAS TIERRAS

     

    Lxs integrantes del grupo “Xixare baratza” reunidos con lxs propietarixs de las tierras que nos han cedido para labrar la huerta, a continuación detallamos y acordamos las condiciones de uso de dichas tierras así como nuestras relaciones:

     

    • PLAZO: Lxs propietarixs, nos cederéis vuestras tierras para que labremos la huerta durante el tiempo que queráis, y para recuperarlas bastará que nos aviséis al grupo con una antelación mínima de 3 meses, el tiempo necesario para recoger la cosecha que tengamos plantado en la huerta en ese momento, más el tiempo de limpiar el terreno.

     

    • CUIDADO: el grupo Xixare tomamos la responsabilidad de cuidar la tierra y sus recursos naturales, comprometiéndonos también a limpiar los canales y en mantener limpia la huerta.

     

    • INTERCAMBIO: El grupo Xixare a cambio de utilizar la tierra, intercambiaremos con lxs propietarixs mediante los siguiente intercambios que prefiráis:
      • Recibir semanalmente una cesta de nuestra cosecha, como todxs los compañeros del grupo
      • Recibir una parte de la cosecha de lo cultivado en vuestro terreno
      • Ayudaros en vuestra huerta mediante “auzolan” de nuestro grupo

     

    • MATERIALES: El grupo Xixare para trabajar en la huerta sólo utilizaremos materiales desmontables que sirvan para un tiempo, y antes de utilizar cualquier material que sea más fijo o duradero, os pediremos permiso y nos la tendréis que conceder, quedando siempre en vuestras manos, las decisiones de uso y condiciones. Si os parece oportuno, podemos acordar de antemano el uso y las condiciones de los siguientes materiales que son más fijos o duraderos:
      • Chabola para guardar herramientas
      • Estructura para guardar cañas
      • Hacer un pozo de agua
      • Bidones para almacenar agua
      • Tejadillo para recoger agua

     

    • PARTICIPACIÓN: Lxs propietarixs de las tierras, podéis participar como miembros del grupo Xixare, tanto para ayudar en los “auzolanes” como para realizar propuestas, si queréis venir todos los meses hacemos asamblea los primeros domingos (en fechas señaladas los solemos adelantar o retrasar una semana), nos reunimos de 11:30 de la mañana a 13 (en verano de 12:00 a 13:30) en el local de la asociación de vecinos de Amute-Kosta.

    Webgune hau MindTouch Core "DekiWiki" software askearekin dabil

    Hemengo edukiak Creative Commons BY-NC-SA baimen baten mende daude