GureWiki: "Ezagutza partekatzen / Compartiendo conocimiento"
GureWiki > Ezagutza partekatzen / Compartiendo conocimiento > Xixare baratza taldea > Batzarretako aktak - Actas asambleas > 2013-10-26 Urriko batzarra - Asamblea de Octubre

2013-10-26 Urriko batzarra - Asamblea de Octubre

     

    XIXARE BARATZE TALDEKO BATZARRA

     

    akta hartzailea: Irun 2 (Leire) * Hendaiakoei tokatzen zitzaien baina ez zegoen talde horretako inor ezta zerrendako hurrengo taldea den Irun 1ekoak ere !! // Toma de acta: Irun 2 (Leire)* Les tocaba al grupo de Hendaia pero no había nadie, tampoco había nadie del siguiente grupo de la lista Irun 1.

     

     

     

    1. EGINDAKO LANAK // TRABAJOS REALIZADOS

    Ez genuen zehaztu ze lanak egin genituen baina aurreko hilabetean eginbeharreko zerrendakoak izan dira. Lurrak prestatu neguko barazkiak landantzeko eta berak landatu (tomate landareak eta kañaberak kendu; artoak eta babarrunak jaso, ...). Desbroza. Negutegi txikia prestatu, ...

     

    No expecificamos los trabajos realizados pero han sido los que estaban en la lista de quéhaceres del mes pasado. Preparar las tierras para plantar las verduras de invierno y plantar estas (quitar las plantas de tomate y las cañas, recoger el maíz y las babarrunas, ...) Pasar desbroza. Preparar invernadero txiki, ...

    2. EGIN BEHARREKO LANAK

    Jarraitu neguko barazkiak landatzen (babak, babatxuriak, ilarrak) Oso kontent gaude daramagun erritmoarekin, lan guztiak eguneratuak daude eta ez gara atzeratuak ezerrekin. Balorazio positiboa. Eguraldiak ere lagundu du ;-)

    Continuar con la plantación de las verduras de invierno (habas, alubia blanca, ) Estamos muy contentxs con el ritmo que llevamos, todos los trabajos están al día  no llevamos retraso con nada. Valoración positiva. El tiempo también ha ayudado ;-)

     

    3. KONTUAK

    Kontuen aldetikan ere eguneratuak gaude eta zertxobait diru aurreztua daukagu. Hala ere, arreta ibili behar gara Migelen eta Xexpirren dirulaguntzak edonoiz desagertu litezkeelako (datorren urteko martxoan Migelena bukatzen da). 6 hilabetero berritu behar da dirulaguntza eskaera eta inork ezin du ziurtatu emango digutenik (administrazioak zorrotzak izaten dira eta aldi berean aldakorrak) KONTUAK

     

    En cuanto a las cuentas, también estamos al día y tenemos algo de dinero ahorrado. De todas formas, tenemos que estar atentxs porque las subvenciones de Migel y Xespir podrían desaparecer en cualquier momento (la de Migel termina en marzo próximo). Cada 6 meses hay que renovar la petición de la subvención y nadie asegura que nos la vayan a conceder (las administraciones son muy exigentes y a la vez cambiantes) CUENTAS

    4. EKONOMIA:

    Ez-ohiko bilera //reunión extraordinaria:

    Azaroak 17 - 12etan // 17 Nov.-12.00h

    Kontuan izanik Migelen kontrataziorako jasotzen dugun dirulaguntza bukatzeke dagoela, premian ikusten da diru murrizketa honi aurre egiteko formulak aztertu behar ditugula beraz datorren hilabeterako ez-ohiko bilera egingo dugu hortaz jorratzeko. Bilera hau, Azaroaren 17an eguerdiko 12etan izango da, goiz bereko auzolanaren ondoren. Xixare Baratza taldearen finantzaketaz jorratuko gara eta oso garrantzitsua ikusten da jendea proposamen landuekin joatea.

     

    Para preparar la bilera / Bilera prestatzeko

     

    Teniendo en cuenta que la ayuda a la contratación de Migel está a punto de terminar, nos vemos en la necesidad de buscar fórmulas para hacer frente a ese recorte con lo que celebraremos una reunión extraordinaria el próximo mes para tratar este tema. Esta reunión se celebrará el próximo 17 de noviembre a las 12h del mediodía después del auzolan de esa misma mañana.  Hablaremos de la financiación de Xixare Baratza con lo que consideramos muy importante que la gente venga con propuestas trabajadas.

     

    5. BASHERRI SAREA

    Basherri Sareko antolakuntzan parte hartzen dugu bai "Produktu berrien" azpitaldean, bai "Frikien taldean" eta Talde Iraunkorran.

    Azken hau asteazkenero elkartzen da Basherri Sareari lehengo bultzada emateko eta azpitaldeei laguntza emateko.

    Egin diren eta egin nahi diren lanak:

    - Foru aldundiko dirulaguntza bat eskatu eta kudeatu.

    - Sareko taldeen produktu berrien inkesta (zer eskeintzen eta zer eskatzen duen bakoitzan trukatzeko edo partekatzeko ahal den neurrian) Datu base moduko zerbait egingo da

    - Webgune sortu. Nahiz eta gaur egun blog bat izan, beharrezkoa ikusten da webgune bat izatea kanpora begira.

    - Fanzine bat argitaratu. Lau orriko buletin bat banatzen diren saskiekin batera banatzeko non sareko filosofia zabalduko zen eta formakuntza egutegia eta albiste interesgarriak agertuko ziren) Fanzine hau 3 hilabetero argitaratzeko asmoa dago.

    - ...

     

    Participamos en la organización de la red Basherri bien en los subgrupos de "Nuevos productos", de los "Frikis" así como en el Grupo Permanente. Este último grupo se reúne todos los miércoles para dar un primer impulso a la red así como a ayudad al resto de subgrupos.

    Tareas que se han hecho y que se pretenden hacer:

    - Solicitud y gestión de una subvención de la diputación

    - Encuenta de productos entre los grupos de la red (qué ofrece y qué pide cada uno para intercambiar o compartir en el medida que se pueda). Se creará una especie de base de datos

    - Creación de página web. Aunque ya existe un blog, se ve necesario la creación de una web de cara al exterior.

    - Editar un fancine. Se trataría de un boletín de unas cuatro hojas para repartir en las cestas en el que se difundiría la fiosofía de la red así como informar del calendario de formación y noticias interesantes. La intención es que se publique este fancine cada 3 meses.

    - ..

     

     

    6. TALOGINTZA TAILERRA

    Aspaldidanik xixare batzuk taloak egiten ikasteko irrikitan gaude eta gure Markek tailer bat emateko prest izango litzateke jakin nahiko genuke. Irrikitan gaude erantzunaren zain !! Gabonetarako taloak egiten ikasiko bagenu agian postu bat jar genezake nonbaiten (Hondarribia? Irun?)

     

    Desde hace tiempo algunxs xixaretxux estamos con ganas de aprender a hacer talos y querríamos saber si nuestro Mark estaría dispuesto a darnos un taller. Estamos impacientes por oir la respuesta !! Si aprendiéramos a hacer talos, igual para Navidad podrías poner un puesto en algún sitio (Hondarribi? Irun?)

    7. AUZOLANAK

    • Azaroak 17 Noviembre: 9etan auzolana + 12etan batzarra (Ekonomiaz jorratzeko // para hablar de Economía)
    • Abenduak 1 Diciembre: 9etan auzolana + 12etan batzarra "normala"
     

    Webgune hau MindTouch Core "DekiWiki" software askearekin dabil

    Hemengo edukiak Creative Commons BY-NC-SA baimen baten mende daude