GureWiki: "Ezagutza partekatzen / Compartiendo conocimiento"
GureWiki > Ezagutza partekatzen / Compartiendo conocimiento > Xixare baratza taldea > Batzarretako aktak - Actas asambleas > 2014-03-09 Martxoko akta / Acta marzo

2014-03-09 Martxoko akta / Acta marzo

    Auzolana

    • Arrokan aritu gara giro ezinhobean ;), lursailean landatua genuen oloa moztu, eta ximaurra zabaldu dugu, hurrengo patata ereiterako lurra prestatzen.
    • Hemos estado en Arroka con un ambiente inmejorable ;), se ha cortado la avena que teníamos plantada en la parcela, y hemos extendido el ciemo, preparando la tierra para la próxima siembra de la patata.

    Batzarra

    • Akta Hendaiako taldeari hartzea egokitzen zion, baina kiderik ez zegoenez, Honddarbi taldeko Mikele k hartuko du (ni neu)
    • Le tocaba coger el acta al grupo de Hendaia, pero como no había nadie, lo ha recogido Mikel del grupo de Honddarbi (yo mismo)
    Baratzaren egoera / Situación huerta
    • Xespir
      • Gauzak bere erritmoan doaz. Ez du merezi egindako eta egin beharreko lan guztiak zerrendatzea. Azpimarratzekoa Arrokan lurrak prestatzen ari garela, datorren astelehen 17an ereiketa lanekin hasteko. Motokultore bat erosteko zai gaudela komentatzen da.
      • Las cosas van a su ritmo. No merece enumerar todxs los trabajos realizados y por hacer. Destacar que estamos preparando la tierra en Arroka, para que el próximo lunes 17, empezar con la siembra de la patata. Se comenta que estamos pendientes de la compra de un motocultor.
    Kide berriak / Nuevos compañerxs
    • Philipe kide berria jada saskia jasotzen du :). Migel astelehen honetan eguardiko 12:00tan interesa duen batekin geratu da Izkina tabernan. Komentatzen dugu momentuz aurreko batzarrean erabaki bezala, kide berriak ahoz-aho lortuko ditugu, eta urteko batzarraren ondoren beharrezkoa badugu kaptazio-kanpaina egingo dugu.
    • Nuestro nuevo compañero Philipe ya está recogiendo su cesta :). Migel a quedado este lunes a las 12:00 del mediodía en el Bar Izkina con una interesada. Comentamos que como decidimos en la anterior asamblea, de momento seguimos consiguiendo nuevxs Xixares usando el boca-a-boca, que si hace falta ya haremos una campaña de captación después de la asamblea anual.
    URTEKO BATZARRA / ASAMBLEA ANUAL
    • Leirek komentatzen du kideen balorazio inkesta jaso dela, eta emaitzak batu dituela baina txukuntzea falta zaiola, honela emaitzak aste honetako saskietan banatuko direla, denok batzarraren aurretik begiratu ditzagun.
    • Gogoratzen da urteko batzarra hilabete honetan dugula, eta parte-hartzea ezinbestekoa dela :)
      • Urteko batzarra Martxoak 22 larunbata goizeko 8:30tan Irungo AEK euskaltegian
        • Nahi dutenek elkarrekin gosalduko dugu, jarraian batzarra girotuak hasteko. Batzarra bukatzerakoan  Kabigorriko elkartera hurbilduko gara bazkaltzera ;)
      • Batzar honen prestaketarako bilera bat egingo dugu datorren asteko asteazkenean
        • Martxoak 19 arratsaldeko 18:00tan Manolo tabernan
      • Batzarrean hiru atal aurreikusten ditugula komentatzen dugu
        • Balorazioa inkesten emaitzak eta ondorioak: lanketa hau egina eramango da bertan partekatu eta osatzeko
        • Antolaketa berria aukeratu eta zehazteko lanketa saioa: taldekako lana, aurretik dauden proposamenak eredu gisa
        • Lantaldeko ideia edota proiektu berrien tartea: aurretik proposatutakoak edo bertan nahi duenak propostautakoak landuko ditugu, taldeka lantzeko
      • Komentatzen da goiz batek ez duela denbora ematen lasaiago hausnartzeko eta lantzeko dauden gaiak jorratzeko, eta adibide gisa Uztaro baratza-kooperatibak urtean behin batzar ideologiko bat egiten dutela, eta gurean ere egin genezakeela, urteko batzarretik kanpo.

     

    • Leire comenta que ya se han recogido las encuestas de valoración, y que ha unido los resultados pero que le falta ordenarlos, así se repartirán en las cestas de esta semana, para que podamos revisarlas antes de la asamblea.
    • Se recuerda que tenemos asamblea anual este mes, y que la participación es imprescindible :)
      • Asamblea anual el sábado 22 de Marzo a las 8:30 de la mañana en el euskaltegi AEK de Irun
        • Los quieran desayunaremos juntxs, para que a continuación empecemos la asamblea con buen ambiente. Cuando finalicemos la asamblea nos acercaremos a la sociedad de Kabigorri a comer ;)
      • Para preparar esta asamblea nos juntaremos el miércoles de la semana que viene
        • 19 de Marzo a las 18:00 en el bar Manolo
      • Comentamos que en la asamblea preveemos tres bloques
        • Resultados y conclusiones de la encuesta de valoración: esta tema se llevará trabajado para compartir y completar
        • Sesión de trabajo para elegir y concretar la nueva organizaión: trabajo en grupos, utilizar las propuestas previas como modelos
        • Espacio para nuevas ideas y/o proyectos de grupo: se tratarán las propuestas previas y las que se propongan allí mismo, para trabajarlo en grupos
      • Se comenta que en una mañana no hay suficiente tiempo para reflexionar y trabajar temas que requieren sean tratados con más tranquilidad, y como ejemplo se pone la asamblea ideológica que hacen en la cooperativa de huerta de Uztaro anualmente, y que también podríamos hacerla nosotrxs, pero fuera de la asamblea anual.
    BIDAZI ekimenean parte-hartzea / participación en iniciativa
    • Leire Xixareko kide bezala Bidazirekin elkartu zen gure inguruko beste baratza-talde batzuekin batera (Aldatsa), eta bere ekimenean talde bezala kideak egiteko proposamena luzatu digu. Intresgarria dela komentatzen dugu, baina zenbait kide jada norbanako bezaka kidetuak gaudenez, eta talde bezala kidetzeko, interesatuen taldetxo bat eratu beharko genukeela, eta honetarako urteko batzarreko hirugarren atalean, Bidaziko lantaldean jorratzeko gaia bezala sartzea esaten da.
    • Leire se reunió como Xixare con Bidazi junto con otros grupos de huerta de nuestra zona (Aldatsa), y nos han propuesto que participemos en su iniciativa como grupo. Comentamos que es interesante, pero como algunxs ya somo socixs a título individual, que para asociarnos como grupo, que habría que conformar un grupito de interesadxs, y para ello se dice de incluirlo en el tercer bloque de la asamblea anual, para tratarlo en un grupo de trabajo llamado Bidazi.
    Basherri sareko berrantolaketa / reorganización de la red
    • Urte hasieratik zenbait batzar izan ditugu (hauetan Leire eta biok parte hartu dugu), eta berrantolaketa bat egin dugu, ondoko 5 lantaldeak osatuz: baserritarrena, talde berriak osatzen laguntzekoa. fazinekoa (urtean 3 ale), webgunekoa eta barne-formakuntzakoa. Gainera aste honetan 2014 urterako pertsona bat jardunaldi erdian liberatzeko eskaintza luzatuko da. Datorren asteko ostegun Martxoak 20an 18:00tan Zizurkilen hurrengo batzarra izango dugu.
    • Hemos tenido algunas asambleas desde comienzos de año (en estas hemos participado Leire y yo), y  hemos realizado una reorganización, creando los 5 siguientes grupos de trabajo: de baserritarras, de apoyo para crear nuevos grupos, del fanzine, de la web y de formación interna. Además durante esta semana se ofrecerá la liberación de una persona a media jornada para el año 2014. El jueves de la próxima semana, día 20 de Marzo, realizaremos otra asamblea a las 18:00 en Zizurkil.
    Apaiziartza proiektu integralan parte-hartzeko eskaintza / Ofrecimiento participación en proyecto integral
    • Migelek komentatzen du Lezoko Apaiziartzako baratza-taldeko kide baten eskutik jaso duen eskaintza: Lezon AHTko intermodala proiektatu duten lurretan dauden bi baserrietan, nekazaritza proiektu integralean parte hartzeko aukera dagoela (etxebizitza, fruitarbolak, animaliak, ogia, etab.).
      • Komentatzen dugu proiektua interesgarria izan zitekeela gurea osatzeko, baina berrantolaketan gaudenez ez dela une egokia guretzat...
    • Migel comenta la propuesta que ha recogido de la mano de un compañero del grupo de huerta Apaiziartza de Lezo: que se ofrecen dos caseríos en tierras donde se ha proyectado la intermodal del TAV en Lezo, que hay opción de participar en un proyecto de agricultura integral (vivienda, árboles frutales, animales, pan, etc.)
      • Hemos comentado que podría ser interesante para complementarnos, pero que para nosotrxs no es buen momento este en el que estamos reorganizándonos...
    AGENDA: Hurrengo hitzorduak / Próximas citas
    • Urteko batzarra / Asamblea anual
      • MARTXOAK 22 LARUNBATA / SÁBADO 22 MARZO
        • Ordua: goizeko 8:30tan gosaltzeko / 8:30 para desayunar
        • Lekua: Irungo AEK euskaltegian: Legia kalea 6 (mapan, Mari tabernaren kalean)
        • Jatekoa bakoitzak eramango dugu / La comida la llevamos cada unx
      • Prestaketarako kudeaketa batzordea / Preparación comisión gestión
        • Martxoak 19 asteazkena 18:00tan Manolo tabernan
    • Hurrengo auzolan+batzarra apirilean / Próximo auzolan en abril
      • Apirilak 6 igandea goizeko 9:00tan / 6 Abril a las 9:00 de la mañana

    Webgune hau MindTouch Core "DekiWiki" software askearekin dabil

    Hemengo edukiak Creative Commons BY-NC-SA baimen baten mende daude