GureWiki > Ezagutza partekatzen / Compartiendo conocimiento
GureWiki: "Ezagutza partekatzen / Compartiendo conocimiento"
GureWiki > Ezagutza partekatzen / Compartiendo conocimiento > Xixare baratza taldea > Batzarretako aktak - Actas asambleas > Kudeaketa Batzordeko bilerak - Reuniones comisión de gestión > 2013-03-06

    KUDEAKETA BATZORDEA // COMISION DE GESTION

     

    Hitzegindakoa

    • Migelek oporrak hartuko ditu martxoaren 11an eta apirilak 2a arte ezta bueltatuko. Martxoaren 15ean eta 22an Mikelek Xespirri lagunduko dio sakian prestatzen.  Kontuan izanik neguko uzta gero eta murritzagoa dela, hilabeteko azken ostiralean saskia ez izatea erabakitzen da, hau da, martxoaren 29an (Leirek bidaliko du mezua taldeari abisua emanez). Astea santua izanik erabakitzen da hilabeteko batzarra, hurrengo hilabeteko lehenengo igandera pasatzea, apirilaren 7an hain zuzen ere.
    • Kudeaketa batzordekook martxoaren 27an arratsaldeko 16retan elkartuko gara, Xixare Baratzeko batzarra baino aste bat lehenago.
    • Auzolanak: martxoak 9an kanalen garbiketa (lurra etzegoen egokia lan hori egiteko eta patata ereintzeari ekin genion). Martxoak 17an kanabera kontua.
    • Batzarren aktak: Lana errazteko eta denok ardura hartzeko, hilabete bakoitzean saskien dirua jasotzeko sortu diren taldeko norbaitek hartzea pentsatu dugu.
    • Idazkiak lurren jabeentzako "akordioak": Idazkiak prestatu behar ditugu. Atzeratzen dugu asuntoa zer azaldu nahi dugun ziurtatu arte (betebeharrak - eskubideak - saskiak trukatu - auzolana puntualak eskeini jabeen beste lurretan - jabeei gonbitea luzatu batzarratan parte hartzeko, ...) Mikelek prestatuko du ziriborroren pare bat edo.
    • Basherriak: Momentuz eztugu erabakitzen zein joango den apirilak 26ko bilerara joango, hurrengo batzarran gogoraraziko dugu.
    • Auzo Elkartea: Eztago arazorik han bertan batzarrak ospatzeko ;-)
    • Baratzak Bizirik: Auzolanak proposatzen dira kanala komunak garbitzeko.
    • Planifikazio: Migelek hiabetero prestatuko du, horrela denok izango gara egiten denaren gainean. Wikiaren bidez laguntzen saiatuko gara.
    • Talde berrien sorkuntza: Kudeaketa batzorede eta Tomate batzordea
    • Maritxuk kalaba haziak oparitu dizkigu eta Arrokako edozein txokoan landatzeko uzten digu. Migelek gordeko ditu.
    • Tomatea: Iazko haziak eskuratzen saiatuko gara
    • Babarrunak: Artoa bilatuko dugu babarrunen artean landatzeko (oso ona da). Mariabik Berako bere koinatari galdetuko dio. Iazko babarrunak geratzen zaizkigun galdetuko dugu gure artean ea 3kg inguru landatzeko lortzen dugun (piratepad bat irekitzen da apuntatzeko). Leirek mezu bat bidaliko du mezua galdetzeko.
    • Kanabera estruktura: Juani komentatuko zaio ea berari zer bururatzen zaion kanaberak gordetzeko.
    • BuRROkrazia: Cécilek hortaz arduratzen jarraituko du, ezpaita batere erraza administrazio frantziarrarekin harremanetan jartzen.
    • Ekonomia: Etorkizunari begira aztertuko digu beste finantziaketa formulak, estrategia modura. Zenbait ideiak botatzen ditugu: jangela, mertxandaisina, txoznak, zozketak, 2.eskuko merkatuak, ....)
    • Ekainerako begira amute auzo elkartean bazkari herrikoia antolatzea pentsatu dugu. Aurkezpen-batzarra + bazkaria
    • Patata landaketa: 17rako patata landaketarako auzolana (azkenean hau martxoak 9an egin zen). 200kg m2. Patata ekologikoa: 1€/Kg (200 €). Moskun: 0,65€/kg (25 kiloko sakuak) - Galartza: 0,75€/kg. Patataz Migel arduratuko da. Bi barietate dezberdin probatzea komenigarria litzateke.

    Hurrengo bilera: Marxoak 27an arratsaldeko 16retan.

    Webgune hau MindTouch Core "DekiWiki" software askearekin dabil

    Hemengo edukiak Creative Commons BY-NC-SA baimen baten mende daude